Pilotalekuko lanak, amaitzear
Amaitzear daude Zumarragako Agiña auzoko pilotalekuko obrak. Zumarragako Udalak pilotalekua luzatzeko eta atzealdea ixteko obrak egin ditu, eguraldi txarra egiten duenean ere, bertan ekitaldiak egin ahal izateko. Guztira 79.000 euroko aurrekontua izan dute lanek. Obra honek Europar Batasuneko 24.000 euroko diru laguntza lortu du.













