Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Josema Garrido eta Patxi Ropero, Gipuzkoako txapeldun paletan

Olaberria,Ordizia
Kirola

Oiangu taldeko bikoteak bigarren mailako txapela lortu du larruzko modalitatean, finala 35 eta 22 irabazi ostean. Lehen mailako bikoteak, zilarrarekin konformatu behar.

2022/11/03
Erredakzioa

Josema Garrido olaberritarra eta Patxi Roperok, Ordiziako Oiangu klubeko ordezkariak biak, bigarren mailako txapeldun izendatu ziren larruzko paletaren modalitatean, Donostiako Errepala klubeko Urrutia eta Begiristaini 35-22 irabazita.

«Uste baino errazagoa izan da. Huts gutxi egin ditugu eta abantaila bat mantendu dugu hasieratik, lasaiago jokatzeko aukera eman diguna eta, hala ere, eurak maizago arriskatzera eta huts egitera behartzen ditugu. Kontuan izan behar da ligaxkan bi partidak irabazi zizkigutela, beraz, garaipenak meritu handiagoa du», azaldu du Garridok. Biek elkarrekin jokatuko dute pala motzeko torneoan.

Kontatzen duten bezala, biei gehien gustatzen zaien modalitatea da. «Ea zorte bera dugun. 15 urte nituenetik ezagutzen dugu elkar kantxetan, beti kontrario gisa, eta lehen aldia da elkarrekin jokatzen duguna. 1972ko kintoak gara, eta ilusio handia egiten zigun aurten bikotea osatzeak». Eskerrak eman dizkiote klubari aukera hori emateagatik «frontoien barruan eta kanpoan gozatzera bultzatzen gaituelako».

Lehen mailako Imanol Olaran eta Xabier Ibarguren goierritarrek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Errenteriako Epleko Estefano eta Pichel bikotearen aurka 26-35 galdu zuten. Halere, Oinguko klubeko ordezkariak gustura daude: «ezin askoz gehiago eskatu», diote. «Urtero txapelketa irabaztea zail dela jakitun eta pilotari guztiek txapelketan erakutsi duten maila kontuan izaki, balorazio positiboa egiten dugu taldetik. Hiru bikote berri, sei gazte hasiberrirekin, lehen eta bigarren mailan zortzi finalerdietako postutatik lau Oiangutarrenak, bigarren zein lehen mailako finaletan parte hartzea eta, ondorioz hurrengo urterako lehen mailako plaza bat gehiago…», zerrendatu dute.

Pala motza

Larruzko Paleta txapelketa amaitu da, baina jada aste honetan, Pala Motzeko Gipuzkoako txapelketa martxan izango da.

Oianguko sei bikote izango dira lehian: bi bikote, lehen mailan eta beste lau, bigarrenean. Hiru gazte hasi berri ere izango dira, baina hirugarren mailarik ez denez helduagoekin nahasian jokatuko dute, bigarren mailan. «Aukera aparta dute kalitatezko salto bat eman joko maila igotzeko», aipatu dute.

Lehen jardunaldiko partidak larunbaten jokatuko dira, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, 10:30ean hasita. Bigarren mailako lau bikoteak elkarren aurka izango dira: Oiangu2 (Naldaiz-Andonegi)-Oiangu4 (Ropero-Garrido) eta Oiangu1 (Otegi-Etxeberria)-Oiangu3 (Gonzalez-Agirre), hurrenez hurren. Hirugarren partidan lehen mailako Oiangu1 (Ibarguren-Letamendia) arituko da, Andoaingo pilotarien aurka.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut