Autodefentsa feminista tailerra izango da Ataunen
ATAUN // Ataungo Biboletak emakume taldeak, Emagin aholkularitza elkarteak eta Ataungo Udalak autodefentsa feministaren tailerra antolatu dute, Ataunerako. Bihar, larunbata, 10:00etatik 14:00etara izango da ikastaroa, San Gregorio auzoko Elkargunean. Izena emateko, ohiko lekuetan idatzi edo posta elektroniko bat bidali behar da (ataungoemakumeentaldea@gmail.com).













