Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Kontzientzia sortu, bizitzak salbatzeko

Lazkao
Gizartea

2014an leuzemia diagnostikatu zioten Elordi Garcia lazkaotarrari; gaixotasuna pasatu eta gero, minbiziaz hitz egiteko garaia dela aldarrikatu du. Gaur egun, gazteen artean kontzientzia piztu nahian dabil hezur muinaren transplantearen inguruan.

Elordi Garcia,, urriaren 24an, Legazpiko Olazabal institutuko gazteei hitzaldia eman eta gero. Argazkia: Tere Madinabeitia
2022/11/04
Josune Zarandona

Bizitza errotik aldatu zitzaion Elordi Garcia Insaustiri (Lazkao, 1977) 2013. urtea amaitzear zegoela. Kazetaria da lanbidez, eta Gaztela-Mantxako telebista katean lanean ari zen orduan, Espainian. Goizeko saioa aurkezten zuen, eta urte amaierako kanpaiak zuzenean aurkeztekoa zen. Kanpaiak, baina, Madrilgo ospitale bateko bakartze gela batetik entzun behar izan zituen. Egun batzuk lehenago, leuzemia diagnostikatu zioten, eta, ordutik, ezer ez da berdina izan Garciaren bizitzan.

Leuzemia “gaixotasun gogorra eta izugarria” dela dio lazkaotarrak. Dena ondo joanda ere, sendatzeko prozesua “oso luzea eta gogorra” dela esan du. “Eta ia beti behar izaten da hezur muinaren transplantea”. Minbizia oraindik ere “tabua” dela dio, eta “gutxi” hitz egiten dela gaixotasunaz. Baina, “beste edozein gaixotasun bezala”, minbizia ere “normalizatu” egin beharra dagoela uste du. “Horretarako, beharrezkoa da gaixotasuna bera ikusaraztea”.

Ahalegin horretan, barrua hustu eta bere bizipenak jaso ditu Imparable hasta la médula liburuan (Hezur muineraino geldiezin). “Leuzemiaren gordintasunaz mintzo naiz liburuan, baina esperantza pizteko ere bada liburua; transmititu nahi dut honetatik ere atera daitekeela”, adierazi du. Irabazi guztiak Josep Carreras fundazioari ematen dizkio, “ikerketa bultzatzeko”. Hezur muinaren transplantearen gaiari “argi pixka bat emateko” ere idatzi du liburua, “gaiaren inguruan informazio gutxi eta ezjakintasun handia” baitago, haren iritziz. Horregatik, behin liburua argitaratuta, argi ikusi zuen gazteengana gerturatu beharra zeukala hezur muinaren transplantearen inguruan kontzientzia sortzeko. Batxilergoko eta goi mailako zikloetako ikasleei hitzaldiak ematen ari da orain Euskal Herrian. “Hezur muina zer den azaltzen diet, eta emaile izatearen garrantziaz ere aritzen naiz. Esaten diet bizitzak salbatzeko ez dagoela superheroia izan beharrik”.

Hezur muina “odoleko zelulak sortzen dituen fabrika” dela azaldu du Garciak. Gorputzeko hainbat hezurren barruan dago, eta “ehun malgu bat” da, “ez organo bat”. Hezur muinaren transplanteek odol transfusioen antza daukate, haren hitzetan; “odolean dauden zelula amen transfusio bat da”.

Emaile egitearen garrantzia

Hezur muinaren emaile izateko 18 eta 40 urte artekoa izan behar da; horregatik jo du Garciak gazteengana. Hezur muinaren emaileen erregistroan izena eman eta odol lagin bat atera, besterik ez da egin behar erregistratzeko. “Gipuzkoan, Donostia ospitalean egin daiteke”, azaldu du. Espainiako Estatuan, 1989an sortu zuen erregistroa Josep Carreras fundazioak, eta munduko gainerako erregistroei lotuta dago.

Garciaren esanetan, hezur muinaren transplanteetan “oso zaila” da emaile bateragarriak aurkitzea. “Horregatik, zenbat eta emaile gehiago egon, orduan eta aukera gehiago dago emaile bateragarriak lortzeko”. Garciari 2014an egin zioten transplantea. “Orduan, 24,5 milioi emaile zeuden mundu osoan erregistratuta, eta haietatik bakarra zen bateragarria nirekin”, kontatu du. Anai-arreben artean dago bateragarriak izateko aukera gehien, baina, halakoetan ere, “lautik hiruk” ez dute izaten hezur muin bateragarririk.

Garciak zehaztu du Espainiako Estatuan 6.000 leuzemia kasu baino gehiago antzematen dituztela urtean. “Eta 10.000 linfoma kasu baino gehiago izaten dira”. Transplanteak ez dira, gainera, minbizi kasuetan soilik beharrezkoak. “Hezur muinaren gaixotasun larri guztiek behar izaten dute. Leuzemiari dagokionez, gainera, azpimarratzekoa da haurren artean minbizirik ohikoena dela, eta horiek ere transplanteak behar izaten dituztela”.

Gaixotasuna gaindituta, bere burua ez du ikusten telebistan lanean; beste bide bat hartzeko eskatzen dio gorputzak: “Gizarteari bueltatu egin nahi diot nolabait niri eman zidana. Horregatik sortu nahi dut kontzientzia gazteengan”. Argi du inor ezin duela behartu emaile egitera. “Baina keinu txiki batek norbaiti bizitza salba diezaioke edozein lekutan”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut