Gautxori tabernaren etxea bota dute, Zumarragan
ZUMARRAGA // Kalebarrenen zaharberritzea aurrera doa. Aste honetan Gautxori tabernaren etxea bota dute (Kalebarren 16). Eraikin berrian hiru logelako bost etxebizitza, hiru logeladun eta terrazadun hiru etxebizitza eta bi logelako etxebizitza bat egingo dute.













