Krisi klimatikoari buruzko hitzaldia, astelehenean
Erakusketari lotuta, astelehenean, azaroaren 14an, Emakumeak krisi klimatikoaren aurrean: Begirada Palestinan hitzaldia egingo da D’elikatuzen, 18:30ean. Irati Nahele Barreña izango da hizlaria, ZEHAR Euskaditik. Palestinako lurralde okupatuko gatazkak krisi klimatikoan duen eraginaz ariko da, besteak beste.
Giza eskubideak defendatzea eta sustatzea da ZEHAR Euskadiren helburua, eta nazioarteko babesa behar duten edo baztertuak izateko arriskuan dauden errefuxiatuen, lekualdatuen, aberrigabeen eta migratzaileen garapena bultzatzeko proiektuak lantzen dituzte.
1979an sortu zen, CEAR gisa, eta 1989an, pertsona talde batek asilo-eskubidea defendatzeko konpromisoa hartu zuen. 1996an Zehar-Errefuxiatuekin elkarte gisa eratu zen.












