Ingudean elkarrekin
Euskara teknikariren bat edo «euskararekin proaktiboki lan» egiten duten enpresen Goierriko enpresen sarea da Ingudea. 2011n sortu zen eta une honetan CAF, Ederfil- Becquer, Eredu, Goieki, Goilaser, Irizar, Ampo, Indar eta Ulma Lazkao daude.
Gaur egun bederatzi enpresek osatzen dute Ingudea. Goiekiko Xabi Perezen esanetan, hala ere, talde irekia da. Enpresa bakoitzak indibidualki egiten duen lana partekatzeaz gain, «ideiak hartu eta ideiak partekatzeko balio du» sareak. Honela, «harrera planak nola dauden aztertzen ditugu, euskara planak nola dauden, komunikazioan euskara nola txertatzen den aztertzen da… Euskarari zein garrantzia ematen zaion enpresaren funtzionamenduan…».
Elkarrekin ere antolatzen dituzte ekintzak, batez ere, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Telp ikastaroa da horietako bat. «Irizpide batzuk ematen ditu ikastaroak, batez ere aurrean duzun solaskidea nola euskarara ekarri. Batez ere, arreta zuzena ematen dutenei edo jende ezberdinekin egoten diren pertsonei erramintak ematen dizkiete, parekoak dena gazteleraz egiten badizu, nola euskarara ekarri elkarrizketara».
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.