Jentilbaratza marrazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolako Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. maila bitarteko 31 ikaslek parte hartu dute zortzigarren edizioan.

LH 5. eta 6. mailako sarituak, atzo

Jentilbaratza Kultur Elkarteak VIII. Jentilbaratza marrazki lehiaketaren sariak banatu zituen atzo, San Martin jaien barruan. Guztira 31 artelan aurkeztu dituzte Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolak Lehen Hezkuntza 1. mailatik 6. mailako ikasleek. Zikloka banatuta eman dituzte sariak:

Sarituak:

LH 1-2

1. Ixiar Erauskin
2. Izar Larrañaga
3. Ekai Munduate

LH 3-4

1. Manex Bikuña
2. Oihan Munduate
3. Lier Arrondo

LH 5-6

1. Aiara Urdangarin
2. Lexuri Baztarrika
3. Lier Imaz

Jentilbaratza Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Ataungo Udalari, epaimahaikideei, Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolari, eta baita gurasoei ere, “gazteen parte hartzea ahalbidetzeko ahalegin handia eta laguntza egokia eman baitigute”.

LHko 3. eta 4. mailako sarituak. Argazkia. Santi Etxeberria

LHko 1. eta 2. mailako sarituak. Argazkia: Santi Etxeberria

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa