Nekazaritza ibilgailuei IAT pasatzeko azken deia
GOIERRI // Nekazaritzako ibilgailuen, traktoreen eta tresneriaren IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko azken bi aukerak dira. Zegaman gaur jarriko dute IAT estazio unitate mugikorra, Intxausti industrialdean. Zaldibian, bihar, Goizane agroaldeko aparkalekuan.













