Musika eskolako ikasleak kalera aterako dira
URRETXU – ZUMARRAGA // Santazezilia eguna ospatzeko Secundino Esnaola Musika Eskolako ikasleak kalera aterako dira. 17:30ean, kalejiran irtengo dira herriguneko puntu ezberdinetatik. Euria ari badu arkupeetan joko dute. Zumarragako Euskadi enparantzan amaituko dute ibilbidea eta denek batera joko dituzte azken piezak. Amaitzeko, txokolate jana egingo dute musikari guztiek batera.













