Patxi Irazabalek irabazi du Ataungo argazki rallya
ATAUN // Ataungo 18. Argazki Rallya Patxi Irazabal Campo donostiarrak irabazi du. Sailkapen nagusian bigarren lekuan ataundar bat gelditu da, Karmele Begiristain Aizpurua. Sari orokorrez gain, herriko argazkilarien arteko sailkapena ere zehaztu dute. Lehenengoa, Jone Galparsoro Goikoetxeari, bigarrena, Antton Etxeberria Aizpuruari, eta hirugarrena Iuri Roman Jauregiri eta Egoi Aranburu Agirrezabalari.













