Barrena kultur etxeko igogailua eraikitzen hasi dira
Lanek iraun bitartean, sarrera kanpoko eskailera nagusitik izango da. 222.396 euroko inbertsioa egingo da.
Barrena kultur etxean igogailua eraikitzen hasi dira. Ostegunean hasi ziren lanak. 222.396 euroko inbertsioa egingo da eta Rehabilitaciones y obras Kuber S.L enpresak egingo du. Lanek sei hilabeteko epea izango dute eta iraun bitartean sarrera kanpoko eskailera nagusitik izango da. Udalak azaldu du “Barrena kultur etxean irisgarritasun arazoak” daudela eta igogailuarekin “konponbidea” emango diotela: “Azken finean, Barrenak bizi asko du eta jende ugari ibiltzen da egunero bertatik”.












