Ampo Ordiziak 32 eta 30 irabazi dio El Salvadorri
ORDIZIA // Ampo Ordiziak denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du El Salvadorren aurka. 32 eta 30 menderatu zuten talde espainiarra, etxean. Altamiran irabazi duten lehenengo partida izan da. Ampo Ordizia hamargarren postuan dago, hamahiru taldetatik, hamar punturekin. Bost partida jokatu dira. Abenduaren 11ko asteburuan jokatuko dute hurrengo partida.












