Xabier Zaldua, bigarren aizkora txapelketa nagusian
Xabier Zaldua Euskal Herriko Aizkora Txapelketa Nagusiko podiumean sartu da. Bigarren egin zuen asteburuan, Hodei Ezpeletaren atzetik. Txapeldunak 47 minutu eta 42 segundoan egin zituen lanak; zumarragarrak 49 minutu eta 17 segundo behar izan zituen. Jokin Urretabizkaia Basozabalek egin zuen hirugarren.













