'Nondik' 43 aldizkaria aste honetan banatuko dute
ATAUN // Atauniker elkarteak Nondik aldizkariaren 43. zenbakia argitaratu du. Aste honetan banatuko dute herriko etxeetan. PDF formatuan nahi duenak ataunikertaldea@gmail.com helbidera idatzita eska dezake. Jorratu dituzten gaien artean, Arastortz mendian ekainean gertatu zen sutea, Atakabi edo Itxizotako koba, edota Arrondo auzoko Boene etxeko ondare antropologikoa daude.













