Beasainek ezin izan du punturik urratu Gernikaren zelaian
Beasain K.E. futbol taldeak ezin izan zuen garaipena lortu Gernikaren aurkakoan. 2-1 izan zen emaitza Urbieta zelaian. Gola sartzen lehena Beasaingo hamaikakoa izan zen. Aitor Loreak hasierako txistua jo eta minutu gutxira, 4. minutuan inauguratu zuen markagailua. Horren ondoren, Gernikak bi gol sartu zituen, atsedenera iritsi aurretik. Bigarren zatian, ez batak ez besteak ez zuen lortu zutoinak gainditzea, hala, hiru puntu gernikarrentzat. Hurrengoan, Sestao River hartuko dute Loinatzen.
SD Gernika gogotsu iritsi zen partidara Getxoko Arenasen aurka 0-2 irabazi ondoren. Beasainek, berriz, bana berdindu zuen Reala C-ren aurka, txapelketan jokatutako azken partidan puntu bat lortuz.













