Goierri garaiko Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte
Atzo goizean Goierri garaiko Beldur Barik lehiaketako sariak banatu zituzten. Lehen kategorian 12-14 urteko ikasleek parte hartu dute. Zortzi lan aurkeztu dira. Legazpiko Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko ikasleek aurkeztu dituzte. Lehen saria Haztegi ikastolako Nahia Mena, Ane Garoña, Urko Agirre, Oier Maiz eta Ortzi Goiburuk lortu dute, 24 ordu ondoren, zer? bideoarekin. 350 euroko erosketa bonua jaso dute. Bigarren saria Haztegi ikastolako Izaro Aranburu, Aitzol Gorospe, Naroa Biana, Simao dos Santos eta Lucian Perjuk eskuratu dute, Etxera bideko beldur eta arazoak bideoarekin. Hauei 250 euroko erosketa bonua eman diete.
Bigarren kategorian 15-17 urteko ikasleek parte hartu dute. Lan bakarra aurkeztu da eta egileei 350 euroko erosketa bonua eman diete. Saria Olazabal institutuko Manex Agirrezabala, Mireia Etxezarreta, Helena Herrera, Joar Lanz, Izaro Martin, Maria Martinez, Maialen Otxoa, Mikel Pinilla, Zuriñe Rodrigo eta Ilazki Torralbak irabazi dute, Rolak irauli lanarekin.
Ezin izan zuten sari banaketan parte hartu, txango batean zeudelako. Maite Lonbide zinegotziak jaso zuen saria, beraien izenean. Saritutako lanak Beldurbarik.eus webgunean ikus daitezke. Sariak Ilinti eta Bi-Tartean merkatari elkarteen eta Udal Elkartearen diru ekarpenei esker eman dira.













