'Gaueko sorginak' hitzaldiak itxiko du oroimen zikloa
ATAUN // Ataunen bihar bukatuko da Iragana gogora ekartzen memoria historikoaren egitaraua. Josetxo Otegik Gaueko sorginak hitzaldia egingo du, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Emakumeek gerretan nahiz nazio askapen borroketan XX. mendean soldadu eta borrokalari modura izan zuten papera eta lehen lerroko partaidetza jorratuko du Otegik. Arerioari ezezik, matxismoari ere aurre egin behar izan zieten; guda bikoitza.













