Campos, Clavero, Lete eta Mujika omenduko dituzte
ZUMARRAGA // Gaur, 12:00etan, Kirolaren Gala egingo dute Zumarragako udaletxean. Aurten, Elene Lete futbolaria, Igone Campos mendiko eskiatzailea, Maria Clavero jiu jitsu borrokalaria eta Josetxo Mujika triatloilaria omenduko dituzte. Letek Txapeldunen Liga jokatu du Realarekin, Camposek taldekako Espainiako txapelketa irabazi du, Claverok zilarrezko domina lortu du Espainiako txapelketan eta Mujikak bere adinekoen Europako txapelketa irabazi du.













