Emakumezkoen pilota txapelketako finala, Zumarragan
ZUMARRAGA // Emakumezkoen binakako txapelketako finala Zumarragan jokatuko da, martxoaren 5ean. Promozio txapelketan lau bikotek parte hartuko dute eta lehen mailakoan zortzi bikotek. Txapelketa bihar hasiko da, Beran. Hilaren 30eko partidak Zegaman jokatuko dira (18:00etan), otsailaren 5ekoak Beasainen (11:30ean) eta otsailaren 18koak Lazkaon (18:00etan). Partidak Hamaika Telebistan ikusi ahal izango dira.













