Lazkaon bihar jokatuko dute Moskorrak 39. mus txapelketa

Lau erregera, eta sei hamarreko eta hiru ustelera jokatuko da. Kanporaketa eran da, baina txapelketa nagusiaren ondoan, lehen txandan kanporatuta geratzen diren bikoteen artean kontsolamenduko beste ligaxka bat antolatuko dute.

Jotake Lazkaun taldeak antolatuta, Moskorrak mus txapelketa itzuleran da. Lazkaon bihar jokatuko da 39. ekitaldia, Martin Aldasoro antolatzaile zena oroitzeko ere bada. Izen-ematea 15:30ean zabalduko dute, Alkartetxean. Bikoteko 40 euro ordaindu behar da.

Lau erregera, eta sei hamarreko eta hiru ustelera jokatuko da. Kanporaketa eran da, baina txapelketa nagusiaren ondoan, lehen txandan kanporatuta geratzen diren bikoteen artean kontsolamenduko beste ligaxka bat antolatuko dute (diru gehiago ordaindu beharrik gabe); sariak jarri dituzte horrako ere.

Irabazleek 1.500 euro

Goierriko mus txapelketa jendetsuenetakoa izan ohi da Lazkaoko Moskorrak, jartzen dituzten sari mardulenagatik, besteak beste. Hala, bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak lortuko ditu, eta bigarrenak 600 euro, hirugarrenak 300 eta laugarrenak 150. Hortik atzera, 5. postutik 8.era bitartekoek jaki eta edari loteak jasoko dituzte. Herriko lehen bikoteak txuleta pare bat irabaziko du, baita lehen neska bikoteak edo bikote mistoak ere.

Kontsolazio faseko aurreneko bikoteak 300 euro eta bigarrenak 150 euroko sariak dauzkate.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa