Arte eta artisautza azoka
Arte eta artisautza azokaren 12. edizioa egin zuten igandean Zumarragako Euskadi Plazan. Denetariko produktuak topatu ahal izan zituzten bertara gerturatu zirenek: dekorazio produktuak, margolanak, ukenduak, arropak… Saltzaileak gustura agertu ziren egindako salmentekin.













