Nahia Garrido, Espainiako txapeldun bizkar igeriketan
URRETXU // Nahia Garrido igerilari urretxuarrak urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortu ditu Sabadell-en (Herrialde Katalanak) jokatu den igerileku motzeko Espainiako txapelketa absolutuan. Urrezko domina bizkar igeriketako 200 metroko proban lortu du. Gainera, bere adineko Espainiako errekorra eta Euskadiko errekor absolutua hautsi ditu: 2:07:06. Zilarrezko bi dominak bizkar igeriketako 100 metroko eta 50 metroko probetan lortu ditu.













