'Aketegiko Mari' proiekzioa dute bihar Guraso elkartean
IDIAZABAL // Idiazabal Kirol Elkarteko mendi sailak antolatuta, Koke Lasa ormaiztegiarrak ondutako Aketegiko Mari: alpinismoa eta mitologia uztartzen ikus-entzunezkoa emango dute bihar, 19:00etan, Guraso Elkarteko aretoan. Asmatutako kontakizun baten aitzakian, inguruko mendi, haitzulo eta kanaletako irudiak biltzen ditu. Azaroan hasi zen Lasa herriz herri azken lan hau proiektatzen.












