Niña Coyote eta Chico Tornado bihar Gerriko Txokoan
LAZKAO // Niña Coyote eta Chico Tornado izango dira Lazkaoko Gerriko elkarteak antolatutako Hitz & Musik zikloaren hurrengo gonbidatuak. Ursula Strong (Bateria) eta Koldo Soret (Ahotsa eta gitarra) dira izen berezidun talde horretako musikariak, donostiarrak biak. Bihar, hilak 22, Gerriko Txokoan izango dira. Hitz-aspertu bat egingo dute aurrena, 18:30ean, eta segidan emanaldi berezi bat.













