Amalurren mendiko federatu txartelak ateratzeko aukera
LAZKAO // Euskal Mendizale Federazioaren txartela berritzeko edo lehen aldiz ateratzeko eskaria Amalur elkarteak bideratuko du, Lazkaon. Lehengo astean hasi ziren. Gaur, eta hilaren 26, 27 eta 28an 18:00-20:00 bitartean egongo dira Domarda ondoko bulegoan.













