Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Urteari amaiera bertsoz

Ordizia
Kultura

Urteari amaiera bertsoz eman diete mila goierritar inguruk Goierriko Bertsozale Elkarteak antolatutako gabonetako bertso saioan. Finalean aritutako bertsolariak izan dira gaurkoan besteak beste.

2022/12/30
Maider Insausti

40 urte egin ditu aurten Goierriko Bertsozale Elkarteak eta gabonetan, ohi bezala, bertso saioa antolatu dute. Bertsolaritzak sekulako gorakada eman du azken urtean Goierrin, gazte asko bertara gerturatuz, izan ere, Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia askok eta askok jarraitu dute eta gaur Ordizian egondako hainbat ikusle izan ziren egun hartan Nafarroa Arenan ere. Aje emozionalak bultzatuta etorri dira zenbait Ordiziko Major Kiroldegian egin den bertso saiora. Hala, gaurkoan mila bertsozaletik gora bildu dira Ordizian. 

Bertsolariak oholtzara igo direnean txalo zaparrada izugarriarekin egin diete harrera. Agurraren ondoren, ofiziozkoetan hasi dira. Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi hasi dira, eguberri eguneko bazkarian Donostian gertatutako ezbeharraren inguruan kantuan, Joanes seme paperean eta Aitor haren aitarenean.

Ondoren, Amets Arzallusen eta Alaia Martinen txanda izan da. Amets herri txiki bateko agure baten paperean jarri da, ondoezik dagoela eta sendagilearengana joan eta bertan Alaia topatu du, bere ohiko mediku euskaldunaren ordez. Honek gazteleraz hartatu du eta testuinguru horren bueltan aritu dira bertsotan.

Jarraian, Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal aritu dira kantuan. Internetez ezagutu den bikote bat dira eta gaurkoan bideodeiez elkar ikusi dute lehen aldiz. Biek ala biek gezurrak esan dituzte, horien artean seme-alabarik ez dutela. Halako batean, Sustraien atzealdean haur bat pasa da eta honek pantaila kendu du segituan, baina ez soinua eta bost minutu barru berriro konektatzean biak aurrez aurre daude, isiltasunean, nork hautsiko isiltasun hori itxaroten. Egoera horren aurrean internet bidez ligatzerakoan gezurrak esatearen inguruko gogoeta egin dute.

Maialen Lujanbioren eta Julio Sotoren txanda izanda hurrena. Hauen kasuan, Maialen autoaren ITV-a pasa gabe zuela konturatzen da eta Julio, berriz, Beasainen jarri berri duten kontrol guneko langilea da. Autoa begiratzen hasi direla eta izan ditzakeen ala ez ditzakeen akats zein arazoez aritu dira kantuan. 

Gai jartzaile izan den Amaia Agirek Maialen, Julio, Aitor eta Amets deitu ditu hurrena mikrofonoetara eta hauek Ordiziaren eta honen historiaren inguruan dakitena proban jarri du. Goierriko Bertsozale Elkarteak 40 urte egin ditu, baina 40 urte egin ditu Ordiziak izen hau ofizialki berreskuratu zuenetik. Ondorioz, Maialenek eta Aitorrek ordiziak aurretik izan zuen izena, bertako inguruetako mendiren bat eta egiten den ospakizunen bat asmatzen saiatu behar zuten eta baita asmatu ere, erraz. Juliok eta Ametsek, aldiz, ordiziar ospetsuak eta armarrian ageri dena izan dituzte hizpide.

Bakarkako bertsoekin hasita, Sustrai izan da lehena mikrofono aurrean jartzen. Amaiak ‘bertsolari’ hitzaz wikipediak dioena irakurri du eta ondoren, definizio hori osatzeko eskatu dio ondorengo galdera planteatu dio: “Zer da bertsolaria izatea?”.

Puntuka hasi dira ondoren, bertso eskolako gaztetxoek botaz puntua eta haiek erantzunez. Lehenengo Amets bertsolari txikiak Amets bertsolari nagusiari bota dio puntua, ondoren, Adurrek Nereari; jarraian, Intzak Joanesi, Anerrek Aitorri eta amaitzeko Enaitzek Alaiari. Une hunkigarria izan da bertsolaritzaren oraina eta etorkizuna elkarrekin ikusita oholtzan. 

Saioari segida emateko, Maialen eta Nerea aritu dira. El Hormiguero programako aurkezleak emakumeekiko eta hilerokoarekiko izandako hainbat jarrera azaldu dituzte eta honen aurrean haien iritzia azaldu dute.

Bakarkakora itzuliz, Julioren txanda izan da ondoren. Finalaren ateetan geratzearen sentsazioez galdetu die honi, izan ere, 2 puntugatik ez zuen lortu finalerako txartela.

Amaierara gerturatuz, jolas bat planetatu dute, berriro ere ordizia eta inguruei buruzkoa. Batzuk Goierriko bertsolariak aipatu behar izan dituzte, ahalik eta bertsolari gehien; eta besteek Goierriko herriak aipatu beharko dituzte, binaka.

Amaitzeko, Amets eta Aitor puntuka aritu dira eta zortzi bertsolariek agurra botaz amaitu dute saioa.

Saioaren tartean bertako produktuen saskiaren zozketaren irabazlea iragarri dute. Horretarako Maddi eta June Aiestaran igo dira oholtzara eta bertsoz esan dute irabazlearen zenbakia: 3092.

_MG_9002

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut