'Elfkinak' filma eta sarreren zozketak, igandean
KULTURA // Igandean, urtarrilaren 8an, Elfkinak filma emango dute Herri Antzokian, 16:45ean, haurrentzat. Euskaraz eta doan izango da. 78 minutuko filma da, Alemaniakoa. 200 urtetik gora daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen. Ez dute sekula gizakiekin harremanik izan, baina Elfie-k, Kipp-ek eta Buck-ek lurrazalera igotzea erabakiko dute. Abentura berriak biziko dituzte lurrazalean, lagunekin batera. Film emanaldiaz gain, igandeko saioan sarreren eta posterren zozketak egingo dira haurren artean. Sarrera doakoa da edukiera bete arte.












