'Goliath' filma, bihar eta etzi, Herri Antzokian
ORDIZIA // Zinema garaiak ez du etenik. Asteburu honetan, bihar eta etzi, Goliath film frantsesa emango dute Herri Antzokian. Egun bakoitzean bi saio izango dira: 19:30ean, bata eta 22:00etan, bestea. 12 urtetik gorakoentzat gomendatutako filma da, 122 minutukoa. France soinketa irakaslea da egunez, lan egiten du gauez eta etengabe aktibista da. Patrick, ingurumenean espezializatutako abokatu bakartia da, eta Mathias, kabildo lotsatia. Hirurek topo egingo dute beste baten erruz.












