Santa Lutzi argazki rallyko sari nagusiak, Legazpira
Santi Fernandez de Quincoces eta Mikel Bravo legazpiarrek irabazi dituzte Santa Lutzi feriako 28. argazki rallyaren lehen eta bigarren sariak. Abenduaren 13an egin zen rallya, Argazkia elkarteak antolatuta, Zumarragako eta Urretxuko udalen laguntzarekin, eta asteazkenean banatu zituten sariak.
Fernandez de Quincocesek 250 euro eta garaikurra jaso ditu, eta Bravok 200 euro eta garaikurra; biak Ikatza elkarteko kideak dira. Hirugarren saria Zallako (Bizkaia) Jose Luis Rodriguezek irabazi du eta 150 euro eta garaikurra jaso ditu. Herriko bilduma onenaren saria, berriz, Urretxuko Mikel Iglesiarentzat izan da eta 100 euro eta garaikurra jaso ditu. Gazteen mailako irabazlea Urretxuko Raul Iglesia izan da, bigarrena Urretxuko Ruben Murciego eta hirugarrena Zumarragako Izan Gutierrez; diploma bana eta hurrenez hurren 50, 30 eta 20 euro jaso dituzte.
Santa Lutzi rallyan 38 argazkilarik parte hartu zuten, horien artean hiru gazte horiek.













