Liburu Baby Klubak ikasturtea hasiko du ostegunean
ORDIZIA // Liburu Baby Klubak ikasturtea hasiko du ostegunean, hilaren 12an. 10:30ean izango da saioa, udal liburutegian. Ipuinak eta abestiak eskainiko dituzte haurrentzat, euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz. 3 urte arteko haurrei zuzendutako jarduera da eta helduek lagunduta parte hartu behar dute. Sarrera librea da jarleku guztiak bete arte. Liburu Baby Klubaren hurrengo saioa, berriz, urtarrilaren 19an izango da, 17:00etan. Aktibitatearen helburua haurrengan txikitatik literaturarekiko, musikarekiko, artearekiko eta naturarekiko harra piztea da.













