Idiazabalen hasi da Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko 8. txapelketa
Idiazabalen jokatu da lehendabiziko kanporaketa. Zortzi pilotari aritu dira lehian. Beste zazpi saio jokatuko dira oraindik maiatzera bitartean
Idiazabalen hasi da Gipuzkoako 8. Euskal Pilota Egokituko txapelketa. Larunbatean jokatu zen lehenengo kanporaketa, adimen urritasuna eta gurpildun aulkia kategoriatan banatuta. Guztira, zortzi pilotarik hartu zuten parte. Hamaika partida jokatu zituzten guztira buruz buru eta binaka. Lasa-Elkoro Olano-Lizaso (7-10); Esnal Gatonen aurka (4-15); Lasa-Lizaso Olano-Elkoro (10-4); Gomez Arratibelen aurka (8-15); Lasa -Elkoro Olano-Lizaso (10-8); EsnalGomez (8-15): Elkoro-Lizaso (6-10); Gaton-Arratibel (15-11); Lasa-Lizaso Olano- Elkoro (10-9); Lasa-Lizaso Olano-Elkoro (10-9); Gaton-Gomez (15-7); eta Esnal-Arratibel (5-15).
Idiazabalgoaren ostean beste zazpi kanporaketa geratzen dira. Buruz buruko finala Oñatin jokatuko da martxoaren 18an eta binakakoa Tolosan, maiatzaren 20an.













