Lazkaoko inauteria prestatzeko bilera egingo dute gazteek
LAZKAO // Lazkaoko Gazte Asanbladak bilera irekia antolatu du, igande honetarako, urtarrilak 22. Inauterietako festa prestatuko dute, besteak beste. Hirigoien kaleko eskolatxoan izango da batzarra, gazte guztientzat irekia, 18:00etan. 2012an hasi ziren herrian bertan mozorro jaia antolatzen, otsail inguruan.













