'Ozeko aztia' ikuskizuna, Ur Lantokian
URRETXU // Ur Lantokian The Wizard of Oz istorioan oinarritutako abentura antolatu dute hilaren 27rako. 18:00etan hasiko da. Bertaratuek, Dorothyrekin, txorimaloarekin, latorrizko gizonarekin eta lehoi beldurtiarekin batera, Ozeko erreinura bidaiatuko dute. Makina bat abentura biziko dituzte, ametsen balioaz jabetuko dira eta ametsak non dauden ezagutuko dute. Sarrerak 20 euro balio du.













