Urretxu eta Zumarragako odol emaileak omendu dituzte
Urretxu eta Zumarragako odol emaile elkarteak odol emate gehien egin dituzten bizilagunak omendu ditu. Dominak banatuko dizkie. Ekitaldia Zumarragako kultur etxean izan da. Hamaika odol emaile omendu dituzte. Ander Lasa Aranburu, Migel Maria Gonzalez Alvarez, Juan Carlos Perez Izquierdo eta Ainhoa Peñagarikano Badiola odola 25 aldiz emateagatik; Asier Garcia Lazaro, Mikel Mauleon Zubillaga eta Diego Hernandez Gordon odola 50 aldiz emateagatik; Jesus Mari Alberdi Sasieta, Javier Fernandez Zubieta eta Jose Ramon Lopez Rezola odola 75 aldiz emateagatik eta Luis Mari Fernandez Maiztegi odola 100 aldiz emateagatik.
Argazkia: Urola Telebista.













