Eskolarteko krosa egin dute Argixaon
Igande goizean Goierriko eskolarteko krosaren 24. edizioa egin zuten Zumarragako Argixao estadioan, Goierri Garaia klubak antolatuta. Kimu, haur eta benjamin mailako neskek eta mutilek parte hartu zuten. Ondoren, sari banaketa ekitaldia egin zuten. Goierriko klubetako korrikalariekin batera, Gipuzkoako beste eskualde batzuetatik etorritako klubetako korrikalariek parte hartu zuten.













