Iparragirre 12ko artisauek denda itxi dute
Iparragirre 12 taldeko artisauek denda itxi dute. Zikloa amaitutzat eman dute. Beraien eskulanak erosi nahi dituztenek, telefonoz deitu diezaiekete.
Iparragirre 12 artisautza denda 2020ko martxoan ireki zen, Urretxuko Udalak alde zaharra biziberritzeko martxan jarri zuen egitasmoaren barne. Ireki eta berehala, pandemia iritsi zen. Artisauek tinko eutsi diote, ordea. Ia hiru urte hauetan Iparragirre kaleari kolorea, edertasuna eta bizia eman diote.













