Zaldibiako Xirika elkarteak urteko batzarra etzi dauka
ZALDIBIA // Zaldibian, Joxepane ostatuaren inguruan sortutako Xirika elkarteak urteko batzarrerako deia egin die bazkideei. Etzi, 18:30ean, Joxepaneko goiko solairuan izango da bilera. 2022ko ekimenen balorazioa, bazkide kuotak, diru kontuak, tabernaren balorazioa, eta 2023ko gaiak landuko dituzte.













