Elssie Xalbador ipuin kontalaria Lazkaon ariko da ostiralean
LAZKAO // Elssie & Dekker ipuina kontatuko du, etzi, Elssie Xalbador kontalari bilbotarrak, Lazkaon. Udal liburutegian izango da saioa, ostiralean 17:00etan hasita. Hiru urtetik zortzira bitarteko haurrentzat da egokia, eta genero paperak «zalantzan» jarriko ditu. Leku mugatuagatik, gonbidapena hartu behar da.













