Ezkio Jaurlaritzako Mugiment kirol txartelera atxiki da
EZKIO // Ezkioko gimnasioa ere Mugiment kirol txartelera atxiki da. Ezkioko erabiltzaileek txartelera atxikita dauden beste udalerrietako kirol instalazioak erabiltzeko aukera izango dute aurrerantzean, inolako gastu gehigarririk gabe, eta alderantziz. Goierrin bederatzi dira Ezkiorekin, proiektura atxikita dauden udalerriak: Zumarraga, Legazpi, Beasain, Ordizia, Urretxu, Ataun, Zegama eta Segura.













