Inauteri herrikoia egiteko entseguak ostiralean hasiko dira
KULTURA // Inauteri herrikoia ospatuko dute Beasainen, otsailaren 18an, larunbatean. Ekitaldi horri begira, entsegu irekiak egingo dituzte, datozen asteetan. Herritar orok parte har dezake. Ostiraletan, 18:30ean, eta larunbatetan, 10:30ean, izango dira entseguak, Ostadar Dantza Taldearen egoitzan, Oriamendi kaleako 10 zenbakian.













