'Orreagatik iragan hurbilera' Usurbe antzokian, etzi
KULTURA // Segurako Historia Oroituz elkarteak sortutako Orreagatik iragan hurbilera herri antzerkia Beasaingo Usurbe antzokian ikusteko aukera izango da otsailaren 3an, 20:30ean. Sarrerak sei euroan eros daitezke lehiatilan edo usurbe.eus webgunean. Orreagako gudua gogora ekartzea du helburu antzezlanak, gaur egungo egoera batetik hasi eta zortzigarren eta bederatzigarren mendeetara egingo dute salto antzezlanean. Segurako 21 lagunek parte hartu dute, gazte eta heldu.













