Urolak ez du Euskadiko Ligara igotzea lortu
ZUMARRAGA // Urola eskubaloi taldeko gazte mailako mutilek Euskadiko Ligara igotzeko jokatu dute asteburuan. Ostiralean Trapagaran taldeari irabazi zioten, baina larunbatean Egia taldearen aurka galdu egin zuten. Horrenbestez, igotzeko aukera galdu zuten. Egia igo da. Iñigo Cantero entrenatzaileakesan du ostiralean «oso partida ona» jokatu zutela, baina larunbatean ez zutela maila eman.













