Santa Ageda bezperako errondak
Bihar Santa Ageda bezpera da. Goiargi abesbatzak, Urretxu-Zumarraga Ikastolak eta Gainzuri ikastetxeak errondak egingo dituzte. Ikastolakoek 17:00etan hasiko dute erronda (ikastolatik abiatuko dira), Gainzurikoek 17:15ean (Jose Mari Lasa plazatik) eta Goiargikoek 19:00etan (Zumarragako plazatik).
Bihar larunbata izanik, La Salle-Legazpi ikastetxekoek gaur egin dute erronda. Horra hor hiru bideo: La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleak Zumarragako plazan abesten eta Gainzuriko eta ikastolako ikasleen entseguak.
Urretxu-Zumarraga Ikastolako ikasleen entsegua ikusteko sakatu hemen eta hemen.