Inurriak zeruan

Goierriko zeruan argi txiki ilara bat ikusi da egunotan, baita ere gaur. Space X enpresaren 'Starlink' proiektua da. Satelite 'konstelazio' bat da

Starlink proiektuko satelite sorta bat
 

Egunotan, Starlink sateliteen ‘konstelazio’ batek Goierriko zerua zeharkatu du. Asteburuan ikusi ziren lehen aldiz; atzo, berriz. Eta gaur ere gurutzatu dute, 19:30ak pasata. Bost minutuz izan dira ikusgai, gutxi gorabehera. Goierritar ugarik behatu dute ilara, eta jakin mina piztu du argi  horrek.

Starlink SpaceX enpresak garatutako sare satelital bat da. Enpresa hori Elon Muskek sortu zuen, eta Internet planetako txoko bakoitzera eramatea du helburu. Starlinken asmoa beheko orbitan 12.000 satelite jartzea da. horietatik 3.500 inguru espazioan daude jada, eta dagoeneko martxan daude.
 
Satelite gehiago jaulkiko dituzte datozen egunetan. Aurrenekoak, bihar bertan. 20:15 aldera behatu ahalko dira, bost bat minutuz, mendebaldetik ekialdera. Ostiralean errepikatu egingo da operazioa. Kasu honetan, 19:10 direnean ikusi ahalko da, gutxi gorabehera. Bi egunetan zerua garbi egongo dela aurreikusten da.
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa