Pilota txapelketa herrikoiaren bigarren jardunaldia jokatuko da

Gaur, igandean eta astelehenean jokatuko dira partidak, ohiko moduan, Gernika pasealekuko frontoian.

Iragan ostegunean hasi zen Beasaingo binakako pilota txapelketa herrikoia eta ligaxkako bigarren jardunaldiari helduko diote asteburu honetan.

Hiru egunetan, txapelketan parte hartzen ari diren hamalau bikoteren arteko zazpi partida izango dira, ohiko moduan, Gernika pasealekuko frontoian.

Gaur, 18:00etan hasita:

  • Usurbe-Larra/Saltsa-Eñaut.
  • Orma-Unaito/Valdi-Xanet.
  • Mujo-Altuna/ Pron-Anartz.
  • Mosu-Beñat/ Mendia-Kapo.

Igandean, hilak 19, 17:00etan hasita:

  • Monre-Monre II.a / Txomin-Marizkurrena.
  • Urte-Imaz / Vedugo – Saltsa II.

Astelehenean, 17:00etan hasita:

  • Urdan-Liza eta Arizto-Omar

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa