Legazpiarrek agur esan diote Lintx-i inauterien itxieran

Lintx-en agurrarekin eman diete amaiera aurtengo inauteriei legazpiarrek, herriko plazan, Sustraiak dantza taldearen eta Trapalata txarangaren laguntzaz.

Legazpiarrak herriko plazan elkartu dira Lintx agurtzeko. Agur hau beti izan ohi da nekeza, izan ere, inauterietako umore oneko eta alaitasun zein kolorez beteriko egunen amaiera iragartzen duen ekitaldia da. Aurtengo inauteriak ere amaitu dira legazpiarrentzat.

Arratsaldeko 19:00etan elkartu dira herriko plazan. Gehienak haurrak eta gurasoak ziren. Sustraiak dantza taldearen arratsaldeko kale animazioa plazan amaitu da, eta ondoren, Lintx-i su eman diete fandangoa, arin-arina eta kalejirarekin amaitzeko.

_MG_2178

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa