Urretxu-Zumarraga Ikastolako talde batek lehen saria lortu du Startinnova lehiaketan
Beste talde batek laugarren saria eskaratu du
Urretxu-Zumarraga Ikastolako bi talde StartInnova lehiaketako finalera sailkatu dira. Horietako batek lehen saria lortu du (Asier Gabilondo Ena, Maider Urkiola Zabaleta, Maddi Bilbao Garmendia eta Garazi Lasa Larrañaga). Beste taldeak, (Ferdaws El Machkouri, Aiur Hurtado Laberdi, Martin Arbulu Iribar eta Irune Igarza Mendez) laugarren saria eskuratu du.
StartInnova El Diario Vascok bultzatutako proiektua da, Gipuzkoako hainbat enpresen aholkularitzarekin, Batxilergoko ikasleengan ekintzailetasuna sustatzeko. 16-17 urteko gazteek enpresa edo gizarte kutsua duten ekimenak sortzea da helburua. Gipuzkoako 31 ikastetxek parte hartu dute eta 183 proiektu aurkeztu dira. Gaur, Donostian, finalistek beren egitasmoa aurkeztu dute epaimahaiaren aurrean.














