Lorea Ibarzabalek Europako pista estaliko atletismo txapelketan parte hartuko du gaur
800 metroko probako kanporaketan parte hartuko du
Lorea Ibarzabalek, Daniel Ibarzabal zumarragarraren alabak, Europako pista estaliko atletismo txapelketan parte hartuko du gaur. Txapelketa Istanbulen jokatuko da eta Loreak 800 metroko lasterketa egingo du. Lehen kanporaketa 17:40ean da eta Teledeporte telebista katean emango dute. Finalerdia larunbatean jokatuko da, 17:15ean, eta finala igandean, 18:35ean.
Ibarzabal Madrilen bizi da, baina Atletico San Sebastian taldearekin korrika egiten du. Dagoeneko bi aldiz irabazi du Espainiako pista estaliko atletismo txapelketa: 2021ean eta aurten. Duela aste batzuk Espainiako betiko bigarren marka onena egin zuen (2:01:0) Frantziako Metz hirian.













