Musti Taldea, Erroman ere bai
Reala non, Musti Taldea han. Urretxu eta Zumarragako Realaren lagun taldeak ez du inoiz kale egiten. Gaur Realak Europa Ligako final zortzirenetako kanporaketa jokatuko du Erroman eta hara ere Musti Taldeko kideak joan dira. Iñaki Ruiz de Egilaz eta Antonia Mateos senar-emazteak, beraien seme Iñakirekin eta Maialen Mendinueta eta Xabier Zabaleta lagun legazpiarrekin joan dira. Argazkietan beste realzale batzuekin ageri dira, tartean Xabi Prieto Realeko kapitain ohiarekin.














